MUSIKA

Musika elektronikoaren mugak aztertzeko xedez

Kutxa Fundazioak Natura Elektronikoa izeneko zikloa abiatu du musika elektronikoaren mugak aztertzeko xedez. Asteburu honetan jarraipenak izango du zikloak Mursego musikariaren kontzertuarekin.

“Sumendien soinuak eta irudiak, sinestesia edo izarren fusio nuklearra izango dira programa honen gai nagusietako batzuk. Proposamen ezberdinetan zehar bidaia bat proposatzen da, soinua tratatzeko ikuspegi ezberdinetan eta musika sortzeko inspirazioan. Zer da musika elektronikoa? Zer da soinu organikoa edo naturala? Zer dute bi hauek komunean? Musika akustiko eta sintetikoaren arteko mugei buruzko eztabaida irekitzen dugu, naturala denaren eta “makinek” sortutakoaren artean. Proposamen honetarako soinu akustikoetatik abiatu eta soinu elektroniko edo digitalekin bat egiten duten musika eta testuretan oinarritzen gara. Naturaren eta teknologiaren nahasketa izanik, soinu garbienetik sintetikorako bide bat eginez. (…) Horrela, proposamen berezietan oinarriturik, soinua tratatzeko eta inspirazioa izateko ikuspegi ezberdinetan barrena egindako bidaia da Natura Elektronikoa zikloa. Musika elektronikoaren eta organikoaren iruditeria desegin nahi dituzten ekintza artistiko sortan oinarritzen da proiektua.”

Eta diogun moduan, abenduaren 2an, 21:00etan, Mursego arituko da. Mursegoren zuzeneko ikuskizunak bereziak dira artistak bere ahotsaz gain, tramankulu eta tresna elektroniko desberdinak erabiltzen dituelako. Soinu desberdinak aldi berean erabiltzean inprobisazioan oinarritutako soinu-esperientzia sortzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button