LITERATURA

“Gabrielen Lekua”-ren aurrestreinaldia, Donostian

Gabrielen Lekua izeneko ikusgarria joan den ekainean aurkeztu zen. Harrezkero, lan eta lan ibili dira sustatzaileak, izan ere, Gabrielen Lekua saiorako Andoni Egaña, Oier Guillan, Rafa Rueda eta Alain Urrutia laukotea bildu da.

Orain, sentikariaren aurrestreinaldia urriaren 12an eskainiko dute Donostiako Intxaurrondo kultur etxean, 20:00etatik aurrera, eta honezkero salgai dituzue sarrerak. Eta ez dira hitzordu bakarrak izango, izan ere, urriaren 11n, goizez, ikastetxeetako neska-mutilekin , Intxaurrondoko kultur etxean izango dira; urriaren 12an, aurrestreinaldia, Intxaurrondoko kultur etxean; urriaren 29an, estreinaldia, Bilboko Arriaga Antzokian; azaroaren 9an, Laudioko plazan, eta abenduaren 13an Elgetako Espaloian.

Zenbat Gara bazkideek eta idazlearen senitartekoek osatzen dute Gabriel Aresti kultura elkartea. Horrek xede nagusi bat du: idazle bilbotarraren ondare literarioa eta erakutsi dituen giza balioak, zentzu orokor eta zabal batean, ezagutaraztea.  Bultzada horretatik sortu da Gabrielen Lekua sentikaria antolatzeko gogoa.
Ekimen askoren ardatza izango da sentikaria, izan ere, proiekzioak, kantu saioak, lehiaketak, erakusketak, poema irakurketak eta beste kontutxo asko ikusteko parada egongo da. Bertan, hitza, antzerki fisikoa, inprobisazioa, musika, artea eta lengoaia artistiko ezberdinetako uztartura izango da nagusi.

Elkarte berriarekin eta laster ikustekoak diren ekitaldiekin, Arestiren figura eta obra hurbilago izango dugu.

Elkartea zertan den, eta Gabrielen Lekua saioaz gehiago jakin nahi izanez gero, ekimenak badu webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button