LITERATURA

Gabriel Kortak “Maitasunaren Indarra” liburua aurkeztuko du

Gaur, urtarrilaren 26an, Donostiako Garoa liburu-dendan, Gabriel Korta Rekarte poetak (Donostia, 1951) bere azken lana aurkeztuko du: Maitasunaren Indarra.

Gabriel Kortak idatzitako azken lana Diot izan zen, eta horren aurretik Elurra galtza motzetan poesia liburua. Autoedizioaren bidetik egiten du ahalegina poetak berriz, izan ere, aurreko batean, Laugarrenak lau izeneko lan berezia plazaratu zuen. Aipaturiko horrek ere zenbatzen zuen idazle errenteriarraren produkzioa.
Aurrekoan bezala, Kortak poesia biluzi eta zuzenaren aldeko jarduna burutu du oraingoan ere. Poemak irakurriz gizakiaren bakardadeaz ohartuko gara batik bat; bere tokia mundu krudel honetan, etorkizuna, bizitzaren joan-etorriak, denboraren labirintoa, eta nola ez, maitasuna. Egileak berak inoiz holakoak idazti ditu b bere poesia zertan den esateko: “Aske naiz, eta ni naiz, nire bizitzaren arduradun bakarra; eta jakin, edo badakizue askatasunaren prezioa, bakardadea dela. (…) Poesia arimaren egoera bat da; jarrera bat. Izateko modu bat. Poetak hizkuntzarekin, egiten du lan. (…) Aspaldi erabaki nuen; nire bizitza, nire jarrera bizitzan, poetarena izango zela; eta utopia zen osorik, erabaki nuena.”

Egileak berak argitaratua da bere azken lan hori eta Garoaren liburu-dendako blogean irakurri dugun bezala, “barnean bi liburu jaso ditu, Maitasunaren indarra eta Euripean egarri. Hor olerki trinkoak aurkituko ditugu, esanguraz eta sentimenduz beteak”.

Gaur arratsaldeko aurkezpenean, Itziar Navarro Ibañez gitarra-jotzaileak lagunduko dio eta olerki batzuk kanta bihurtuta eskainiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button