LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVI. edizioa

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat deitu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Lanka bidaltzeko epea martxoaren 30ean amaituko da.

Ekimen horren bitartez, literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi nahi da. Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte.

Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatur munduko pertsona ezagunek osatua.

Datu guztiak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button