LITERATURA

“Gabriel Aresti Eguna”, Bidebarrieta Kulturgunean

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) XX. mendeko euskal idazle eta poetaren jaiotzaren 85.urteurrenaren harira, bere figura eta obra omenduko dituzte gaur, urriak 15, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako Gabriel Aresti Egunean.

Arratsaldeko 19:30ean hasita, Arestiren lehen pausoak literaturan izenburupean, euskal poetak literaturan emandako lehen urratsen nondik norakoak izango dira xede, Jon Kortazar (Mundaka, 1955) Euskal Herriko Unibertsitateko  euskal literaturako katedradunaren eta literatura kritikariaren eskutik.

Ondoren , Petti musikari beratarrak eta Udane Goikoetxea kazetari eta XXI. mendeko euskal nazionalismoan adituak  errezitaldia eskainiko dute Hitza. Ahotsa. Doinua goiburupean. Izenburuak dioen moduan, hitzaren, ahotsaren eta doinuaren uztarketa, Arestiren obretan oinarrituta.

Ekitaldia doakoa izango da edukiera bete arte. Hala ere, zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez kulturguneatb.eus atari digitalaren bidez.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button