MUSIKA

Gabonetarako, rock eztandak

Capsula,  Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek bira txiki bat egingo dute Euskal Herrian barrena, Gabonetan. Hala, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean elkarrekin joko dute, rock leherketa izugarria sortuz.

Bada, Gasteizen, abenduaren 25ean joko dute, Jimmy Jazz aretoan; 26an, Bilboko Kafe Antzokian; 27an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean; eta, azkenik, 2015eko urtarrilaren 5ean, Iruñeko Zentral Kafen.

Capsula hirukoteak, gainera, oraintsu plazaratutako zuzeneko diskoa aurkeztuko du: Dead Or Alive. Bilbon, Donostian eta Biarritzen garbatu zen diskoa, eta taldearen garai berriena jasotzen du. Estudioko lan berria, berriz, 2015ean argitaratuko du jatorri argentinardun bandak.

Belakoak, bestalde, aurten argitaratutako AAAA!!!! eta Bele Beltzak Baino Ez bi EPak aurkeztuko ditu, eta Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak estreinako laneko doinuak joko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button