ESZENA

“Gabonetan Jai” programa, Gasteizen

Familia giroan euskaraz gozatzeko ekimena da Gabonetan jai, eta urtarrilaren 2tik 4ra bitartean izango da Gasteizeko Oihanederren ur-biltegian. Saioak adin ezberdinetako umeei eta nerabeei zuzenduta egongo dira.

Familian gozatzeko musika, dantza eta antzerkiarekin estreinatuko du 2019a Oihanederrek. Ikuskizunak urtarrilaren 2tik 4ra bitartean izango dira, eguerdiko 12:00etatik aurrera, ur-biltegian. Gaur berton, urtarrilaren 2an, Eneko Etxebarrietaren Musika galduaren bila antzezlana egongo da, 4-12 urte bitarteko umeei zuzendua. Ostean Goianeko kideek musika tailerra egingo dute.
Biharko egunean, Eidabe konpainiak 7 eta 14 urte arteko umeentzako Zutuberrak izeneko lana aurkeztuko du. Ondoren Goianen UrbanDance jarduera egongo da.
Bukatzeko, urtarrilaren 4an, Txaloka Antzerkiaren Bualá lana programatu da egongo da. Eta Goianeko lagunek sukaldaritza tailer txikia egingo dute amaitzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button