ESZENA

“Gabonetan Antzokira” antzerki zikloa, Leioan

Aste honetan, abenduaren 28tik 30era, Leioako Auditorium aretoan, eta 18:00etatik aurrera, Gabonetan Antzokira zikloa egingo da. Zikloak dantza, musika, multimedia, aktore antzerkia, eta abar biltzen ditu.

Bihar, abenduaren 28an, Logela Multimediak Drag-E uraren bila aurkeztuko du. Obra horretan lengoaia berezia erabiltzen da umeengana gerturatzeko, eta aktoreen lana eta ikus-entzunezkoen teknologia konbinatzen dira modu dinamikoan eta umoretsuan. Antzerki multimedia dela esan daiteke, antzerkia, dantza, bideo animazioa, musika eta robotika uztartzen dituelako.

Abenduaren 29an, BACUM/arts escéniques i visuals-Mucab Dans konpainiak Blowing ikuskizuna aurkeztuko du. Bertan, “dantzak, zuzeneko musikak eta teknologiak alegiazko mundu liluragarri eta zentzugabe batean barrena hegan egitera eramango gaituzte”.
Igandean, zikloak bere ateak itxiko ditu Play n’kids kontzertu-ikuskizunarekin. Aita-amek eta seme-alabek zuzenean parte hartzen dute kontzertuan, bandakoekin batera kantatzen eta dantzatzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button