LITERATURA

“Hitzak egan” olerki topaketak gaurtik

Gaur hasita eta 17ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Kabigorri Ateneoak Olerki Topaketak: Hitzak hegan izeneko jardunaldiak hartuko dituzte.

Gaur berton, Asier Serrano izango da protagonista Hoteleko kantu eta kontuak izeneko emanaldiarekin. Emanaldi honetan entzuleak nostalgia, eta bakardadea ezagutuko ditu, baina baita bizitzeko nahia ere. Protagonistek hotel magiko eta imajinario baten geletako bezeroen sentimenduak azaleraziko dituzte.
Hurrengo egunean, Mariluz Secilla Nefoé izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailak 14, Francisco Javier Irazokiren poesia izango da ardatz Mitxelenan, eta Asier Serrano berriz arituko da Kabigorrin.

Ostiralean, Castillo Suarezek Urtebetetze festa bere azken lanarekin errezitala osatuko du Borja Estankona musikariaren laguntzaz, hitz eta musika artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziz. Era berean, Kabigorrin, Francisco Javier Irazokiren poesia izango da berriz protagonista.

Asteburuan sartuta, errezitaldiak hartuko ditu ateneoak. Hala, otsailaren 16an, José Blancok Un lenguaje total izeneko emanaldia osatuko du, eta 17an, Luis García Monterok Concierto poético egingo du. Javier Sistiagaren ahotsa eta Esther Barandiaranen pianoren laguntza izango ditu Granadako poetak.

Aldi berean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak olerkigile horien obra erakutsiko da, horien olerkigintza sakonago ezagutzeko aukera izan nahi duen edonoren eskura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button