BERTSOTAN

Gabonetako bertso saioa, Larrabetzun

Urtero bezala, abenduaren 25ean, bertso saio itzela programatu dute Larrabetzuko gaztetxean, 19:00tan. Joan den urtean, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Fredi Paya eta Sustrai Colina izan ziren kantuan, eta aurtengo laukotea ere potentea da: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Julio Soto  eta Xabi Paya bilduko dira. Geroago Dj Bull arituko da.

Egun berean, Urduñako gaztetxean eta Urduñako Gazte Asanbladak antolatuta, Miren Amuriza, Eneritz Artetxe Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Asier Rubio eta Aitor Sarriegi bilduko dira.

Olentzeroari harrera bertsotan eginez gero, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button