ESZENA

Dantzako eskola esperimentalak Muelle 3 gunean

Carmelo Salazar koreografo eta dantzariak dantzako eskola esperimentalak zuzenduko ditu abenduaren 5etik 9ra bitarte Bilboko Muelle 3 zentroan. Ikastaroa Eskolatik kanpo bilatzen, eta jardunean alboratzen duguna lelopean egingo da.

Ikastaroan landuko diren gaien artean hauexek daude: Atsedena eta mugimendua; Atsedena eta hausnarketa; Pisua eta kontzientzia, edo Sinpatia automatismoekiko.

Carmelo Salazar koreografo eta dantzaria 1992az geroztik ari da hainbat formatuko lanak egiten, gehienetan esperimentalak, eta ia beti dantzarekin lotuak, eta izaera ikertzailea dutenak. Bere hitzetan, “2001 urteaz geroztik, Espaciales izeneko esperientzia fisikoen seriea garatzen ari naiz, non beste sortzaile eta dantzari batzuk biltzen ditudan”. Horretaz gainera, ikus-entzunezko lanetan ere parte hartzen du.

Irakasle lanari dagokionez, bere “laborategietan” mugitzea da ohikoena, eta azken urteetan bere ikerkuntzako jardunean garaturiko tresnak erabiltzen ditu.

Ikastaroaz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu Muelle 3 gunearen webgunean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button