Nontzeberri

“Gabon Bilbao”

Fernando Bermejo (Madrid, 1949) Gabon Bilbo izeneko erakusketa paratu du Bizkaiko hiriburuan dagoen Xanon galerian. Bilbon jartzen duen bigarren pintura erakusketa da.

Bermejoren esparrua errepresentazio figuratiboa da. Hasieran, koloretsuagoa zen, egun berriz, ez hain koloretsua. Izan ere, bere bizi, giza eta natura inguruarekiko agertzen duen kezkaren ondorioz, kolorea baztertu du, eta kentzen hasi da. Era berean, figuraren irudikapen errealistago bat erantsi du bere lanetan, intentzio sinbolikoa erdiesteko asmoz.

Horretaz gainera, espresio forma berriak konbinatzera jo du. Ikerketa horretan material berriak erabili ditu, eta pinturan erabiltzen ez diren osagarri teknikoak ezarri ditu, intentsitate soilez beteriko mundu poetiko irmoa eta pertsonala lortzeko.

Hala, pinturaren atzetik eta paperaren gainean proiektaturiko argi artifiziala erabilita, zuriak, beltzak eta grisak konbinatuz pintura monokromatikoa lantzen du.

Exit mobile version