MUSIKA

“Fuzz” soinuak zabalduko dira Bilbon asteburuan

Bilboko Hika Ateneoan egin ohi den Fuzz in the City jaialdia gaur eta bihar egingo da. Aurten, sei taldek joko dute:  Nor Man (Euskal Herria), The Smoggers (Sevilla), Los infartos (Italia), VivaBazooka (Euskal Herria), The Shook ups (Britainia Handia) eta The Scumbugs (Norvegia).

Gaur, Nor Man eibartarrek joko dute. Oraintsu, Dorleak izenburuko lan berria argitaratu dute. Horiekin batera, The Smoggers (Sevilla) eta Los infartos (Italia) arituko dira. Sevillarrak 1960ko hamarkadan ainguratutako garage-rocka jotzen dute. Iaz single bat plazaratu zuten The Satelliters taldearekin erdibana.

Bihar, halaber, Viva Bazooka bikote gasteiztar instrumentalak joko du. Arabarrekin batera, The Shook ups garage-rock talde britainiarrak eta The Scumbugs laukote norvegiarrak joko dute.  The Scumbugs zomorro mozorrotuta jotzen duen garage-rock laukote parrandazalea da.

Horretaz gainera, hainbat ekitaldi paralelo izango dira; esaterako, bihar arratsaldean, Txondorra tabernan, 17:00etan, Los Chicos taldeko Antonio gitarra-jotzailearen talde batek joko du: Greasy & Grizzly. Horrekin batera, eguerdi partean, 14:00etan, Kremlin aretoan, The Pulsebeats power-pop taldea arituko da. Eta jakina, DJ saioak ere zabalduko dira Alde Zaharreko hainbat tabernetan: Etxegabe, Gure Txoko, Txondorra…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button