Sin categoría

“Fuzz in the City” jaialdiak rock’n’roll doinuak zabalduko ditu Bilbon

Rock’n’roll zikinenaren zaleek ezinbesteko hitzordua dute martxoaren 23an eta 24an Bilboko Hika Ateneoan. Bi egun horietan Fuzz in the City jaialdia egingo da, eta guztira, jatorri ezberdinetako sei talde izango dira oholtzan.

Hala, martxoaren 23an, Bartzelonako Hiroshima, Granadako Banana Cósmica eta Erresuma Batuko Pussycat and the Dirty Johnsons taldeek joko dute.

Hiroshima bikote rock zalea da: Gastón (gitarra eta ahotsa) eta Sisuca (bateria eta ahotsa). Bikotearen azken lana lau kantuko EPa da, Demo-nio. Grabazioan punk kutsuko rock gogorra nagusitzen da.
Banana Cósmica one-man-band edo gizon orkestra formatuko musikaria da. Orain arte lau kantuko EPa bat argitaratu du. Lau doinuotan garage-rock, psikodelia eta 1950eko hamarkadako rock’n’roll zaharraren zantzuak antzematen dira. Pussycat and the Dirty Johnsons hirukote britainiarrak, bestalde, psychobilly kutsuko doinuak jotzen ditu.

Martxoaren 24a, halaber, hauexek izango dira Hika Ateneoko oholtzan: Bilboko Villapellejos, Portugalgo Twist Connection eta Frantziako Tryfles.

Azken horiek Bordele hirikoak dira, eta 1960ko hamarkadako garage-rocka jotzen dute. Villapellejos, bestalde, Deustu auzoan eratu zen 2099an, eta garage-punk zaleek osatutako egitasmo lotsagabea da. Elogios y Ampollas da Deustukoen azken lana. Azkenik, Twist Connection Coimbra hiriko hirukotea da. Bere jarioan rock’n’rolla eta bluesa eguneratzen dute, ikus-entzuleak dantzan jartzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu