ARTEA

Nire oinak baino harago

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Sculto Eskultura Garaikideko Azokak gonbidaturik, arabar museoko eskultura-funtsetako hogei bat obra biltzen dituen Nire oinak baino harago aurkeztuko du. Erakusketa uztailaren 22ra arte ikusi ahalko da Logroñoko Udaletxeko erakusketa-aretoan.

Bertan parte hartuko duten artistak, Ana Laura Alaez, Jose Ramón Amondarain, Ibon Aranberri, Txaro Arrazola, Elena Asins, Erick Beltran, Bene Bergado, Jacobo Castellano, Francisco Leiro, Asier Mendizabal, Alicia Mihai Gazcue, Juan Luis Moraza, Jorge Oteiza, Alberto Peral, Javier Perez, Jaume Plensa, Txuspo Poyo, Sergio Prego, Manuel Saiz, Carlos Scwartz, Santiago Sierra, Susana Solano, eta Ulrich Vogl dira.

Erakusketaren komisarioa den Enrique Martinez Goikoetxeak azaltzen duen bezala, tituluak, Nire oinak baino harago, jadanik berea ez duen eta antzekotasun eta istiluen tokia izan daitekeen espazio batean kokatzen du ikuslea, espazio hori hurbilekoa eta partekatua izan arren. “Erakusketa honetako obrek arte garaikidearen ikusmolde zabala eskaintzen dute, azaltzen baitute nola arte horren interesak, historiak eta testuinguruak mugan kokatzen diren, konfrontazioko leku batean; baina aldi berean da leku hori topaketa eta ezagutzako lekua ere”. Hortaz, erakusketak nolakoa izan den azken 40 urteotan teknika honen praktika berrikusiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button