MUSIKA

Funk Reggae Warriors jaialdia

Larunbat honetan, maiatzak 5, Funk Reggae Warriors jaialdiaren laugarren ekitaldia izango da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Musika beltza omentzeko egitarau zabala eta interesgarria dago, eta bertan, Euskal Herrian erreferentzia diren musikariak ere parte hartuko dute.

Emanaldia 21:00etan hasiko da Wha Wha Buga Band taldearen kontzertuarekin. Bost neskez osaturiko taldeak reggae, blues, rock eta soul estiloak jorratzen ditu. Reggae estiloari dagokionean, Donostiako A-Rasta-K Sound System gazteak aukeraketa berezi bat egingo dut, roots, new roots eta dancehall estiloak nahastuz.

Gonbidatu berezia izenago da Vido Jelashe abeslari hegoafrikarra. Alemanian finkatua, Europa eta Ameriketako ekoizle onenekin lan egin du. Jelashek, gainera, oso ahots ahaltsua dauka, iluna eta sakona.

Horietaz gainera, disko jartzaile andana arituko da makina bat estilotako diskoak ipintzen, tartean, Syr Olschool, Putxero Sound, Dj Budin eta David Navascues. Ezin ahaztu, Donostian egiten diren honelako saltsetan sartuta ibiltzen dira Revolutionary Brothers, King Konsul eta Yanu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu