BERTSOTAN

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen saioak eginda

Izarran eta Araian final laurdenak jokatu dira joan den asteburuan. Izarrako Kultur Etxean burutu da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena. Jokoan aritu diren hiru bikoteak, hauek: Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)-Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Unai Anda Delika (Ametzaga)-Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku); eta Andere Arrioabengoa Bengoa (Aramaio)-Xabi Antia Zuaznabar (Gasteiz). Guztien artean onenak Unai Anda eta Iñaki Viñaspre izan ziren.

Igandean, Araian jokatu zen bigarren final laurdenean Eli Zaldua Barquin (Gasteiz)-Aitor Ugarte Eriz (Aramaio); Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)-Manex Agirre Arriolabegoa (Aramaio) eta Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)- Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz) bikoteak lehiatu ziren. Guztien artean onenak Martin Abarrategi eta Manex Agirre izan ziren.

Datorren larunbatean, hilaren 24an, Oionen, hirugarren final laurdena jokatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button