ARTEA

“Up Front and Lateral” obra ikusgai, Bilboko Carreras Mugica arte galerian

Mark Chandler (1973 Frankfurt) artista alemaniarrak Bilboko Carreras Mugica erakusketa aretora eraman du bere azken instalazioa.

Bi piezek osatzen dute obra. Lehena, Up Front  izenburuz bataiatutako argazki sorta da. Gesichtsraum ideiatik abiatu da bertan landu duen kontzeptua: “Aurpegi baten aurreko espazio praktiko ala/eta kontzeptual gutxiago edo gehiago har dezakeen ideia da hori, segun eta norekin ari zaren hizketan”. Ideia horrekin, poltsikorako kamera digital batez 2005 urte inguruan egindako zenbait irudi dira bertan jaso direnak, kale batean eta eraikin batzuen artean egindakoak. Ondoren, perspektiba aldatu die argazki bakoitzari forma originala moztuz, eta gurutzaketa berezi bat eginez, bata bestearen gainean pilatu ondoren, espazio konposatu baten emaitza sortu du irudiekin. “Atera zena aurpegi baten antzekoa izan zen, eta gustatu egin zitzaidan”, argitu du artistak.

Bigarren lagina, aldiz, Lateral pieza da, aretoko korridorearen forman arreta jarriz osatu duena. Korridorearen forma horrek ematen duen “aurretik atzerako mugimendua”  interesatu zaio instalazio osatzerakoan. Hala, atzetik aurrerako mugimendua edota “joan-etorriko pausoak”, erritmoarekin lotzen ditu. Bere esanetan, “oinez ibiltzea, arnastea, eta denbora, pieza sortzeko erabili dudan ideia bat izan da, korridorearen aurretik atzerako eta atzetik aurrerako mugimenduan nola eragin nezakeen”.
Era berean, espazio horrekin harremanetan sortzen diren soinuak dira instalazioaren beste osagaia, eta “piezaren eta  sorkuntza prozesuaren oinarrizko zati bihurtzen da hori”, artistaren esanetan. “Galerian ibili naiz luzaz, pieza eginaz, hura muntatu eta soinua grabatu bitartean entzun ahal izan ez nituen gauzei erreparatuz”.

Erakusketa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai Bilboko Carreras Mugika galerian.

Informazio gehiagorako Carreras Mugica web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button