ARTEA

Frida Kahlo, artista eta aktibistaren inguruko erakusketa, Donostian

Donostiako Aiete Kultur Etxean, Frida Kahlo, artista eta aktibista izeneko erakusketa paratu da, Aitziber Alonso ilustratzaile eta komisarioaren laguntzarekin. Emakume aparta honen bizitza ezagutzeko aukera martxoaren 24ra bitartean izango da.

Aiete Kultur Etxeak Frida Kahlo, artista eta aktibista erakusketa antolatu du. Aitziber Alonsok berak egin ditu komisario lanak eta, gainera, Frida Kahloren biografian oinarritutako ilustrazio ederrak marraztu ditu.

Frida Kahloren bizitza eta istorioa modu koloretsu eta artistikoan ezagutarazi nahi izan dute erakusketaren bidez. Gainera, Kahloren artelanen irudiak eta bere izaeran inspiratutako objektuak egongo dira erakusgai. Aipatzekoa ere bada Paoletta Balmelli artista suitzarrak espresuki egindako margolana.

1954an, hil ondoren, izan du Frida Kahloren bizitzak eta lanak oihartzunik handiena. Mundu mailan mexikar kultura eta feminismoaren aldarrikapen sinbolo bihurturik.
Bere figurari buruzko datu interesgarriak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button