IKUS-ENTZUN

“Freistatt” filma pantailaratuko dute Donostian

Gaur, Okendo Kultur Etxean abiatutako Bideo-forum alemana zikloaren baitan, Freistatt (2015) filma aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera.

Marc Brummond alemaniarrak zuzendua, 14 urteko Wolfgang gaztearen istorioa jasotzen du, 1968ko udan; hai zuzen ere, gazteak aitaordearekin duen harreman gatazkatsuak piztuko du kontakizuna: aitaordeak lehiakide ikusten du gaztea, eta Wolfangek izango duen istilu baten ondorioz, barnetegira bidaliko du.

Donostia kulturaren arabera, “Elkarte eliztar hori zapaltze basatia gertatzen den lekua bilakatuko da, esplotazio eta zapalketa lekua: presoen antzera, mutikoak lanean arituko dira zohikatza ateratzen, beraien hezitzaileen jipoiak jasango dituzte eta isolatuak egongo dira”.

Egoera latz horren aurrean, Wolfangek askatasuna bilatuko du, “iheserako edonolako saio sadismo handiarekin zigortzen” den arren.

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button