MUSIKA

Freedonia eta Willis Drummond taldeek Azpeitian joko dute

Azpeitiko Sanagustin aretoak bi kontzertu hartuko ditu asteburu honetan; gaur, Freedonia eta bihar Willis Drummond eta Delient. Emanaldiok 23:00etan hasiko dira.

Freedonia banda Espainiako hiriburutik dator, eta soul, funk eta rhythm & blues estiloak jorratzen dituen hamar laguneko talde dantzagarria da. Sangustin aretoaren arabera, “Freedonia talde madrildarrak errebeldiaz zipriztindutako musika beltza ekarriko du Sanagustin kulturgunera. Soul, Funk y R&B doinuak nahastu dituzte Shenobi izeneko azken bilduman”.

Willis Drummond taldeak, berriz, iragan urriaren 13an Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean grabatutako zuzeneko CD eta DVDa aurkeztuko ditu, Willis Drummond LIVE. Iparraldekoak laukote arituko dira, Joseba B Lenoirren partaidetza tarteko.

Willisekin batera Delient rock banda arituko da. “Delient talde azpeitiarrak stoner eta rock doinuak jorratzen ditu. Mondocane, Ezinean edota Neu taldeetan arituko musikariek osatzen dute Delient, eta, azken hilabeteetan isilik egon ostean, gogotsu taularatuko dira Sanagustineko oholtzara”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button