ESZENA

Antzerki eta dantza sortzaile berrientzat “Bilboko Zirkuitua” prest

Datozen hilabeteetan Bilboko Zirkuituak 14 antzezlan eta dantza-ikuskizun eramango ditu Bilboko auzoetara, bertoko 13 konpainiaren eskutik. Programa honen bidez, sortzaile berriei eta antzerki eta dantza taldeei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko, eta horrela, bertoko eszena bultzatzen da, antzerkia auzoetara hurbiltzen den bitartean.

Bilboko Zirkuitua ekimenaren XX. denboraldia urtarrilaren 28tik martxoaren 26ra arte gauzatuko da Bilboko auzoetan: Abando, Altamira, Basurtu, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Frantzisko eta Zorrotza.

Lehenengo ikuskizuna urtarrilaren 28an izango da, 19:00etan, Amaia Bonoren eta Damian Montesdeocaren Malversar lanarekin. Bilboko Zirkuituaren XX. edizioko gainerako proposamenen artean aipatzekoak dira hiru estreinaldi hauek: Arde la palabra, Laura Sam-ena; No Más Boleros, Gracias, Juan Carlos Garaizabalena, eta Piscolabis, Asuntos Propios-ena.

Programa honen barruko proposamen guztiak doakoak dira baina gonbidapenak erreserbatu beharko dira nahitaez.

Hitzordu guztien gainek informazio zehatza eskuratzeko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button