Nontzeberri

“Freddie Mercury: The Great Pretender”, Rockumentalak ekimenean

Zarauzko I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak musika-dokumentalen jaialdia maiatzaren 29an hasi zen. Laster batean amaituko da eta horretarako dokumental ederra eta kontzertu potentea atondu dute.

Joan den astean, 12an, Iñaki Orbezuak aurkeztutako The Creation diskoetxe mitikoari buruzko Upside Down: The Creation Records Story eta Perlak talde zarauztarraren kontzertua egon zen.

Aste honetan, bihar bertan, Irantzu Karrerak aurkeztuko duen Freddie Mercury: The Great Pretender dokumentala, eta Los Jambo taldearen emanaldia programatu da. Rhys Thomas aktore, ekoizle eta zuzendari izateaz gain Freddieren jarraitzaile sutsu horietako bat da. Kasu honetan inoiz argitaratu gabeko material preziatuaz baliatzen da Queen taldeko abeslariak bakarkako ibilbidea hasteko egiten dituen saiakeren nondik norakoak jasotzeko.

Rockumentalak! zikloa itxiko duen taldea Iruñeko Los Jambos izango da. Garage, punk rock eta country erritmoz beterik datorren talde bat da.

Exit mobile version