IKUS-ENTZUN

Frantziako zine berriena eta ezezagunena, Bilbaoarten

Frantziako zineak eman dituen film berrienak eta ezezagunenak proiektatuko dituzte Bilboko Institut français erakundeak eta Bilbaoarte zentroak maiatzean, Bizkaiko hiriburuko aipatu arte zentroan, Frantzia ezezaguna zikloaren baitan.

Gaur bertan, bost pieza labur eta metraje erdikoak aurkeztuko dituzte: Extrasystole (Alice Douard, 2013); Shadow (Lorenzo Recio, 2014); Molii (Hakim Zouhani, Yassine Qnia, Carine May eta Mourad Boudaoud, 2013); Les insouciants (Louise de Prémonville, 2014); eta, azkenik, Aïssa (Clément Tréhin-Lalanne, 2014). Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Asteartean, halaber, Eastern boys (Robin Campillo, 2014) pantailaratuko dute, eta asteazkenean, Respire (Mélanie Laurent, 2014).

Maiatzaren 25ean amaituko da zikloa, eta programazioa osoa Bilbaoarte zentroaren webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button