MUSIKA

Laster datorren udaberrirako musika

Pello Ramirez musikari eta konposatzaileak orain dela bost urte kaleratu zuen lehen diskoa: Haize oihalak. Orain bakarko bigarren lana aurkeztuko du: Eskuz lurrari.
Eskuz lurrari
diskoaren kontzeptua instrumentala da; akordeoia, txeloa eta pianoa izango ditu ardatz. Diskoa grabatzerakoan beste musikari batzuen laguntza ere izan du: Juantxo Zeberio (piano batzuetan), Xabier Zeberio (biolina eta nickelharpa), Francisco Herrero (biolina), Oliver de Castro (tronpeta), Gurutz Bikuña (gitarrak), Ordiziako Oroith abesbatza, Xabi Lopez (bateria) eta hiru ahots bakarlari (Nerea, Bego eta Jessica).
Konposizio guztiak Pello Ramirezenak dira, baita diskoaren moldaketa, zuzendaritza eta produkzioa ere.

Artzainak Kantuz: Chants de bergers lanean mendi-bortuetako kantuak, artzain-kantuak alegia, biltzen ditu bilduma honek. Asko a capella kantaturik, den-denak sotilak, ederrak eta jasoak dira.
Besteak beste, Erramun Martikorena, Jean Mixel Bedaxagar, Etxart familia, Jean Bordaxar, Mixel Arotze edota Etxamendi eta Larralde topatuko dituzue lan honetan.

Itsas Kantuak: Chants de marins lana ere plazaratuko da. Ezaguna da, mundu osoan, Euskal Herriak duen itsas-tradizioa. Bilduma honetan, itsasoak eta marinelen bizitzak inspiratutako kantu-aukeraketa biribila topatuko duzue, guztiak iradokitzaileak, zabalak eta aireztatuak. Besteak beste, Pantxoa eta Peio, Oskorri, Benito Lertxundi, Imanol, Txomin Artola… kantarien ahotsak dituzue entzungai.

Eta azkenik, Kupela taldeak, erromeriaren erregeak lan berria aterako du: Irabazi zein galdu. Gau Giro eta Pagotxa aurreko lanen arrakastaren ondoren, Larrañagak (panderoa, ahotsa), Zabalek (trikitixa) eta Berastegik (bateria-perkusioa), Irabazi zein galdu diskoa aurkeztuko dute. Aurrekoetan bezala, bertsoa, trikitixa eta euskal senik zuzenena eta freskoena, umorez eta satiraz tindaturik ekarriko dituzte kantu berrietan.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button