IKUS-ENTZUN

Frantziako dokumentalak, abuztuan BilbaoArten ikusgai

Datorren astean hasita eta abuztuaren 25era bitartean, BilbaoArteko zinema aretoak Udako bederatzi hitzordu ez-fikzioarekin dokumentalen zikloa hartuko du udako programazioaren barruan. Bilboko Institut Français-ekin lankidetzan, programaturiko film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Urtez urte, BilbaoArte Fundazioak eta Bilboko Institut Françaisek sinergiak bilatzen dituzte “zinema zabal bezain anitzeko adierazpen onenetako batzuekin hitzordu sendo bat lortzeko”. Urte honetan, 2020an, Frantziako zinema dokumentalaren hitzordu bilakatuko da, eta 60ko hamarkadatik ia gaur egunera arteko filmografia zabal bat erakutsiko da, bederatzi izenburu bilduz.

Film horiek egileetako batzuk, Edgar Morin, Jean Reouch edota Alain Cavalier dira, bai eta Claire Simon eta Julie Bertuccelli ere. Horiek, “zinema dokumentalaren aberastasuna eta aniztasuna areagotzen laguntzen duten ahots eta begirada berriak” dira.
Antolatzaileek diotenez, “bederatziek bermatzen dituzte, fikzio-ezaren mugetatik, kalitatezko bederatzi testu zorrotz: itxurak egin beharrean, izan badela egiaztatuz, eta ez izatetik errepresentatu ordez, aurkeztu eta dokumentatuz”.

Zikloa abuztuaren 4an abiatuko da, 19:00etan, Michel Toescaren Libre (Frantzia, 2018) filmarekin. Beste hitzordu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu