MUSIKA

Frantziako Dagoba metal taldeak Barakaldon joko du ostegunean

Dagoba Frantziako metal talde interesgarrienetarikoa da, euren lagunak diren Gojira taldearekin batera. Biak ala biak ibilbide arrakastatsua egiten ari dira Europako metal esparruan.

Metal koadrila 2000 urtean eratu zen eta egun honako musikari hauek osatzen dute taldea: Shawter(ahotsa), Franky (bateria),
Izakar (gitarra), eta Werther (baxua). Laukoteak aurten plazaratu duen Poseidon izenburuko lana aurkeztuko du Barakaldon ostegunean. Ez da euren lehendabiziko bisita izango, hain zuzen ere, duela bi urte emanaldi ikaragarri eskaini zuen Kobetasonik jaialdian Metallica ezagunekin batera.

Frantziarrekin batera Rise To Fall bilbotarrak eta Sound Of Silence asturiarrak izango dira Rockstar aretoko agertokian. Lehenengoek Bilbo Hiria lehiaketako metal atalean irabazle izan ziren iaz, eta asturiarrak, berriz, bigarren saria erdietsi zuten duela bi urte.

Undercover Producciones-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button