ESZENA

Frankenstein berria

ATX Teatroa taldeak 7ak bat izeneko ikusgarria egingo du larunbatean, abenduak 1, Leioako  Auditoriumean, 20:30etik aurrera.

7ak bat obraren nondik norakoak honakoak dituzue: “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? 2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.”
Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean Iñaki Ziarrustaren eskutik. Atx Teatroa taldearen eginkizun edota  zutaberik nagusienak distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button