MUSIKA

Frank Peter Zimmermann biolin-jolea EOS-ekin batera arituko da aste honetako kontzertuetan

1970ean jaioa, Lawrence Renes zuzendaria 1995ean gailendu zen nazioarte mailan, Royal Concertgebouw orkestra zuzentzen Riccardo Chailly ordezkatu zuenean. Ordutik europar orkestra entzutetsuenak zuzendu ditu.

Frank Peter Zimmemann biolin-jolea, berriz, Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldiko entzuleriaren ezaguna da jada, aurretik aritua baita Orkestrarekin.
Oraingoan, Dvoraken Biolin eta orkestrako kontzertu ezohikoa interpretatuko du.
Kontzertu hauetako egitaraua osotzeko, Orkestrak lehenbiziko aldiz interpretatuko dituen Shostakovitchen 9. eta 15. Sinfoniak izango dira entzungai. Kontzertua irekiko duen 9. Sinfonia, errusiar musikagilearen obrarik ezezagunetariko bat da.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button