BESTELAKOAK

“Kafe Aleak”, 121 disko eta lagun biltzen dituen liburua

Gernikako gaztetxean egin ohi den Kafe eta Galletak ekimenak (disko entzunaldia eta kontzertua) egitasmo berri bat abiatuko du: Kafe Aleak liburua. Liburuak 121 pertsonak idatzitako 121 diskori buruzko testuak biltzen ditu.

“Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazaleei, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileri eskatu genien disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko (musikariak kanpoan utzi genituen). Ikuspuntua haien esku utzi genuen: izan zitekeen musikari estuki lotutakoa, politikoa, pertsonala. Hainbeste ikuspunturen arteko nahasketa”.

Liburua irailean argitaratuko da. Ondoko taldeen gaineko testuak bilduko ditu The Smiths, Bikini Kill, Bap!, Fugazi, Palace, Marvin Gaye, Chavela Vargas, Benito Lertxundi, Lole y Manuel, Dut, Janis Joplin, J.S. Bach, Tom Waits, eta Ruido de Rabia, besteak beste. Idazleen izenik ez dute oraindik iragarri.

Proiektua finantzatzeko aurresalmenta eta mezenas bidezko laguntza sistemak abiatuko dituzte. Liburua erosteko edo mezenas izateko moduak ondokoak dira:
Aurresalmenta: Nahi izanez gero, 14 eurotan eros daiteke liburua. Argitaratu bezain laster bidaliko dizute, bidalketa gasturik gabe.

Mezenasak edo laguntzaileak: Laguntzaileon zeregina izango da gutxienez 3-4-5… liburu erostea, prezio merkeagoan, ondoren gehienez 15 euroan saltzeko (edo oparitzeko, erosleak nahiago duena).

Egitasmoarekin loturiko zehaztasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button