Gaur, Franco (Bizkaia), Amor de Tokyo (Nafarroa) eta I Me Mine (Frantzia) taldeek joko dute Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren baitan.
Franco laukote bilbotarrak pop-rock dantzagarria jotzen du. Amor de Tokyo, berriz, Iruñeko hirukotea da; Roberto Urzaiz Dikers eta Columpio Asesino ohiak zuzendutako taldea da, eta indie kutsuko pop kantuak jotzen ditu. Azkenik, Tolouse hiriko hirukotea da I Me Mine, eta 1960ko hamarkadako psikodelian errotutako doinuak jotzen ditu; Beatles zale amorratuak dira.
Bihar, halaber, metal saileko beste kontzertu bat izango da: Mint Driller (Alacant, metal industrial melodikoa) eta Hiranya (Madril, death metal melodikoa eta rock alternatiboa).
Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.