MUSIKA

Four Friends taldeak abiatuko du gaur Bilboko “Poltsiko musika” egitaraua

Aurtengo Poltsiko musika programa Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan egingo da; gaur bertan hasiko da Four Friends talde bilbotarraren emanaldiarekin, 19:30etik aurrera.

“Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez”. Zikloa apirilaren 27ra arte luzatuko da, eta bost kontzertu bilduko ditu.

Gaurko kontzertuaren harira, Four Friends banda bilbotarrak 20 urte beteko zituen iaz, izan ere, 1995ean eratu zen zen Deustuko Mr Jam entsegu-geletan. 20 urte eta gero, hasierako kide berberak izaten jarraitzen dute: Iñaki Iraeta eta Eneka Albizu, gitarrak; Jorge Gomez, baterian eta Fernando Iraeta, baxua. 2008an, baina, Eider Saratsaga gehitu zitzaien abeslari. Blues eta jazz zalea da boskotea, eta lau disko grabatu ditu bere ibilbide luzean: Bilbop (Hotsak, 2003), Dzanga (Hotsak, 2006),Haruntzago (Hotsak, 2009) eta, azkenik, Now or Never (2014, Brixton Records).

Poltsiko musika programa osatzen duten beste hitzorduak hauexek dira: hilaren 17an, Harry Bird; 20an, José Luis Canal Trío; 24an, Amaia Miranda Home eta 27an, Joseba Gotzon Desiraren kaia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button