ARTEA

“FotoKalea” jaialdiaren bigarren edizioa, Gasteizen

FotoGasteiz Argazkilaritza Eskolak FotoKalea jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Jardunaldiak asteburu honetan izango dira, 6 eta 7an, Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian. Ekimenak hiri argazkilaritzako profesional eta zaleak bildu nahi ditu, esperientziak konpartitzeko xedez.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta Espainiako kaleko argazkilaririk onenetako batzuek parte hartuko dute hiriko argazkien sinposio nazionala horretan. Hala, Pau Buscato, Txema Salvans, Lilian Alcantara, Manuel Ibanez, Joan Vendrell, Amparo Muñoz Morella, Eduardo D’Acosta eta Roberto Hernandez Yustos hortxe izango dira.

Horien artean nabarmenetako bat Pau Buscato argazkilaria da. Berak hiriko argazkilaritza tailerrak ematen ditu mundu osoko argazkilari amateur nahiz profesionalentzat. Txema Salvans argazkilaria ere arrakasta handiko artista da; bereak dira The waiting game edota My Kingdom liburuak.

Horiek guztiek beren ekarpenak egingo dituzte, eta apirilaren 7an, sinposioan ikasitakoa praktikan jartzeko zenbait tailer praktiko izango dira, kaleko argazkilaritzaren gakoak, nola egiten den  konposizioa eta enkoadratzea, argi naturalaren aprobetxamendua, eszenaren hobetzea, eta bestelako kontu interesgarriak lantzeko.

Hemen duzue informazio guztia, gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button