ARTEA

“FotoArte” argazki lehiaketaren deialdi berria

Gasteizko Udaleko Kultura Sailak FotoArte argazki lehiaketaren 8. edizioaren deialdia egin du. Aurtengo edizioak artea izango du ardatz edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…). Lanak 2012ko maiatzaren 7tik ekainaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira.

“Argazki lehiaketak, irudien bitartez, ikusteko estimulu-multzo iradokitzaile bat sortu nahi du: jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dutenak, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan”.

Hala, lehiaketan parte hartu duenak lana CD batean aurkeztu beharko du ondoko ezaugarri teknikoak aintzat hartuta: argazkiak JPG formatuan eta 72 dpi eta 300dpi-ko bi fitxategi aurkeztu beharko dira. CDa Gasteizko gizarte etxeetan entregatu ahalko da edo posta ziurtatuz bidali: Ibaiondoko Gizarte Etxea. Landaberde kalea 31. 01010 Gasteiz.

Sariei dagokienez lehenengo hiru lan onenak sarituko dituzte, 1000 , 700 eta 400 euroko sariak, hurrenez hurren. Horretaz gainera, 150 euroko bi accesit izango dira. Lan horiekin eta aukeratuko diren beste batzuekin erakusketa bat osatuko da.

Lehiaketaren xehetasun guztiak Gasteizko udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button