BESTELAKOAK

“FotoArte” argazki lehiaketa, orain ibiltaria

Gasteiz aldean FotoArte argazki lehiaketa antolatzen dute urtero, argazki bidezko irudien bitartez ikusteko estimulu iradokitzaile bat lortzeko.  Horrexegatik, lehiaketaren gaia artea da, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…).

Martxoaren 2an amaitu zen lanak entregatzeko epea, eta aukeratutako 34 argazkiren artean, epaimahaiak apirilaren 21ean hartu zuen behin betiko erabakia. Diego Pedra argazkilariaren Perro muerto izan zen onena. Atzetik, Jose Navarrete Mujer Primavera eta Juan Ángel Regaña Guerrero CaminArte argazkiekin sarituak izan ziren. Blanca Bombin Plazaren Arte y cultura, eta Sámuel Pérez Gutiérrezen Manos de artista izan ziren accesitak.

Lan horiekin guztiekin maiatzetik aurrera erakusketa bat egiten ari da bertako hainbat gizarte etxeetan. Hala, ekainaren 1etik 11ra, Judimendi Gizarte Etxean izango da. Gero, Lakua Gizarte Etxea (ekainaren 12tik 24ra), Hegoalde Gizarte Etxea (ekainaren 25etik uztailaren 6ra), Iparralde Gizarte Etxea (uztailaren 7tik 19ra), Pilar Gizarte Etxea (uztailaren 20tik 30era) eta Ibaiondo Gizarte Etxea (uztailaren 31tik irailaren 1era) bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button