BESTELAKOAK

“FotoArte” argazki lehiaketa, Gasteizen

FotoArte argazki lehiaketaren helburua argazkien irudien bitartez ikusteko estimulu iradokitzaile bat lortzea da, eta hori dela eta artea, musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura, eta abar izango dira ardatzak.

Nahi duen edonork parte har dezake lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu (digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan), orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak.

Lanak onartzeko epea otsailaren 6tik 28ra bitartekoa izango da.

Ondorengo sariak ezarri dira: Lehenengo saria, 1000 €; Bigarren saria, 700 € eta hirugarren saria, 400 €. Gainera, 2 accesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza.

Bestelako datuak eskuratzeko, sartu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button