BESTELAKOAK

“FotoArte” argazki lehiaketa, Gasteizen

Bidali beharreko argazkiek artea, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…) adierazi beharko dute. Lanak onartzeko epea otsailaren 6tik 28ra bitartekoa izango da.

Antolatzaileen arabera, lehiaketaren bidez honakoa lortu nahi da: “ikusteko estimulu iradokitzaile bat, argazki bidezko irudien bitartez. Irudiok jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dute, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan”.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan.

Ondorengo sariak ezarri dira: Lehenengo saria, 1000 €; bigarren saria, 700 €; eta hirugarren saria, 400 €. Gainera, 2 accesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza.

Informazio osoa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button