BESTELAKOAK

“Foto Topaketak”, argazkigintzaren lan-prozesuak ezagutzeko abagunea, Artiumen

Larunbatean, Gasteizeko Artium museoan, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak eta Recipiente de recuerdos kolektiboak antolaturiko Foto Topaketak 2018 izeneko ekimenak argazkilaritzarekiko hitzordu interesgarria proposatuko du. Euskal Herriko argazkilari taldeen topaketa horietan, jatorri askotako artisten lan-prozesuak ezagutzeko aukera bikaina egongo da.

Larunbateko programa goizean hasikoa da, 10:00etan. Mexikotik etorritako Heidi Aguilar adituak Fotografía de lo propio hitzaldia eskainiko du. Ostean, Koldo Mendazak eta Piko Zuluetak beste hitzaldi bat egingo dute: A cámara lenta, mucho más que un libro de fotografía estenopeica. Eguerdi aldera, 13:00etan, Con un 6 y un 4 hitzaldia egingo du Valiente Verdek. Berak ere, arratsaldeko 16:30ean programaturik dagoen erretratu-lantegia gidatuko du: Afotando como un valiente

Zenbait kasutan tokia mugatua denez, beharrezkoa da izena ematea www.rder.es gunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button