LITERATURA

Gaur hasiko da Literaktum jaialdia Donostian

Gaurtik eta maiatzaren 31era bitartean, Literaktum jaialdiaren edizio berri bat burutuko da Donostian.

Jaialdi honen helburu nagusia literatura oinarritzat hartuta, hausnarketa eta pentsamendu kritikoa bultzatzea da. Literaktum jaialdiak ikuspegi anitza du, diskurtsoa, irudia, arte eszenikoak eta musikalak batzen dituena, horrexegatik, idazle askoren partaidetza aurreikusi da.

Aurtengo edizio honetan Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekimena bereziago egiteko ardurak hartu ditu, izan ere, Elkarte honek hitzarmen bat egin du Donostiako Udaleko Kultura Sailarekin, eta horri esker, lankidetza ezberdinak abiarazi dira, horien artean aste honetan ospatuko den Literaktum jaialdia.




Kasu honetan, euskal literaturak inoiz ez bezalako lekua izango du bertan, eta horrexegatik, Mikel Hernandez Abaitua, Patxi Santamaría, Nekane Igarza, Ramon Saizarbitoria, Markos Zapiain, Iban Zaldua, Txani Rodriguez, Hasier Etxeberria, Josune Muñoz edo Kirmen Uribe bezalako idazleak arituko dira antolaturik dauden hainbat hitzaldi, errezitaldi eta abarretan.

2012ko edizio hau Okendo, Ernest Lluch, Casares-Tomasene, Lugaritz, San Telmo Museoa eta Loiola (Benartegi baserria) kulturguneetan burutuko da.

Informazio garatuagoa duzue eskuragai Literaktum jaialdiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button