MUSIKA

Europako Musikaren Egunaren harira, gaur kontzertu berezia Ondarroan

Europako Musika Eguna ekainaren 21ean ospatzen da, eta egun horrekin bat egiten du urtero Musika Bulegoak. Bada, Musikaren Eguna ospatzeko kontzertua antolatu du erakunde horrek Ondarroako Beikozini aretoan, Bengo eta Sua taldeen parte-hartzearekin.

Aurtengo kontzertuaren xedea “talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea da. Gainera, doako sarrera izango du kontzertuak, aipatu bezala, kulturaren irisgarritasun libre baten alde egiteko.”

Egun horretan, aretoko ateak 19:30ean irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikari hau Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista da. Break dantzaria eta abeslaria da eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diskoa 2021ean argitaratu zuen, euskarazko 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko lan berria kaleratu du.

Ondoren, 2018an eratutako lau kideko Sua talde bizkaitarraren txanda izango da. Gaztea Irratiko maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren, urte bete baino gutxiagoko ibilbidearekin. Estilo propioa eta irmoa uztartzen dute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea aukera bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button