ARTEA

Forma inprobisatuak

Elena Mendizabal artistak Multitud // Ugaritasuna izeneko erakusketa paratu du Bilboko La Taller aretoan. Erakusketa maiatzaren 31ra bitartean ikusi ahalko da. Multitud // Ugaritasuna Mendizabalen bigarren proiektu-erakusketa da, Monica Ortuzar artistarekin batera Colores/Koloreak gauzatu ostean.
Eskultura da Elena Mendizabalen obraren ardatza. Material eta prozedura ezberdinekin osatu du, eta beti ere, errepresentazio edota lengoaia ezberdinak zalantzan jarriz. Inoiz, argazkia,  bideoa, eszena elementuak eta collageak landu ditu, baina 1982tik aurrera, eskulturaren inguruan garatu du bere obra. Gaur egun, makina bat gai aztertzen ditu subjektibitatearen gaineko hausnarketatik.

Multitud //Ugaritasuna kartoi margotuz eta koloreztaturiko plastikoz eginiko eskultura instalazioa batek eta geometriaz beteriko serigrafiek osatzen dute. Metaketa anitza eta koloretsua da; forma batzuek ere abstrakzioarekiko lotura mantentzen dute. Gainera pieza batzuek post-konstruktibismo eta fourniture sculpture gogorarazten dute.

Forma inprobisatuak dira, oreka eta konpentsazio printzipioak jarraitzen dutenak, espresionismo geometrikoaren barruan ere koka daitezkeenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button