ESZENA

Folklore herrikoian zentratutako kolore askotako jaialdia, Bilbon

Bilboko Udalak gure folklore herrikoian oinarrituriko Santutxu Kolorea programa abiatuko du ostiral honetan, ekainaren 21ean. Bertan, Gaztedi Dantzari Taldearekin lankidetzan antolatuta, dantza, erraldoi eta gaitero dozena erdi talde elkartuko dira asteburu osoan.

Santutxu Kolorea ekimenaren helburua “folklore tradizionala bultzatzen jarraitzea eta ikus-entzuleei ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera ematea da”. Programazioa ostiralean abiatuko da, 18:30etik aurrera, kalejirarekin eta Dantzakide taldeak Karmelo plazan egingo duen erromeria tradizionalarekin.

Larunbatean dantza izango da ardatza. Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak eta Galiziako  Asociación Rebulir Cultura Tradicional Ramiras (Ourense) elkarteak kalejiran eta alarde tradizionalean hartuko dute parte.

Eta igandea erraldoien konpartsei egongo da eskainita. Programazioa Bilboko Gaiteroak eta Gaztediko Gaiteroak taldeek irekiko dute, dianak eskainiz 10:00etatik aurrera, eta 11:30etik aurrera harrera ekitaldia egongo da Karmelo plazan, Sestaoko Birakari Erraldoien Konpartsa, Bermeoko KIETB erraldoien taldea eta Mairuek Gaztediko Erraldoiak taldeekin. Jai figura horien ikuskizunak Santutxuko kaleetatik egingo den kalejirarekin jarraituko du. 14:00etan amaituko da, dantza herrikoarekin.

Programazioaren gaineko datu zehatzak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button