ARTEA

Judas Arrietak areto berria zabaldu du Hondarribian

Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) manga artistak estudio eta erakusketarako aretoa egokitu du Hondarribiko bakailao denda zahar batean. Lokala lau hilabetez egongo da zabalik, iragan abendutik 2013ko martxora bitarte.

Lokala bere ibilbidearen 20 urteurrenaren harira ireki du, eta bertan, bide artistiko luze horretan egindako lanak ikusi eta erosi ahalko dira. Arrietak 1993an parte hartu zuen bere estreinako erakusketa kolektiboan. Harrezkeroztik, bere lanak mundu osoan zehar ibili dira, hala nola, Japonian, Korean, Txinan, Australian eta AEBetan.

Artista gipuzkoarra Hondarribian jaio zen 1971 urtean. Gustuko du bitarteko ezberdinak erabiltzea sormenezko egitasmoak proposatzerakoan. Bere lanean eremu errealak bat egiten du irudikatutako esparruekin. Bere bizitza bere obrarekin lotzen du eta alderantziz. “Arte ludiko eta festa zalearen” jarraitzailea da, artea gozamen gisa hartzen du. Horretarako makina bat diziplina jorratzen ditu, tartean, pintura, marrazkia, inpresio digitalak, eskulturak, objektuak, bideoak, performanceak, instalazioak, eta abar.

Judas Arrietaren obran Ekialdeko kultura eta artea nagusitzen dira; Mendebaldeko gorputzean sarturiko arima asiarra da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button