ESZENA

“Folklore Bizian” jaialdian, Uzbekistan eta Ekuadorreko dantzak ikusgai

Folklore Bizian jaialdia hasi da Galdakaon. Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen duen jaialdia uztailaren 17tik 22ra izango da. Aurten etorriko diren gonbidatuak Uzbekistaneko Sabo folklore elkarte nazionala eta Ekuadorreko Somos cultura viva folklore elkartea dira.

Uzbekistaneko Sabo folklore elkarte nazionalak eta Ekuadorreko Somos cultura viva folklore elkarteak  herri haietako dantza ikusgarriak erakutsiko dituzte egunotan Galdakaon, Folklore Bizian jaialdiko programazioan. Talde gonbidatuekin batera eta euren erakustaldiez gain, Andra Mari eta Oinarin dantza taldeek bertoko dantzen erakustaldia egingo dute.

Uzbekistaneko Sabo folklore elkarte nazionalak bere herriko aniztasun kulturala erakusten du hainbat eskualdetako musika eta dantzen bitartez. Ekuadorreko Somos cultura viva 2003an sortu zen, eta folklore talde honek jaialdi ugaritan ordezkatu du Ekuador (Txekia, Peru, Venezuela, Brasil, Kuba, Argentina, Mexiko, Nikaragua, Frantzia, Belgika, etab.). Elkarte honen nahia da amerikar kontinenteko zibilizaziorik aktiboenetako bat izan zuen lurralde hartako ahalik eta informazio, janzkera, tresna, musika eta dantza gehien biltzea, Ekuadorreko benetako nortasuna erakutsiz.

Hortaz, atzo hasita eta asteburu osoan zehar Euskal Herriko, Uzbekistango eta Ekuadorreko dantzez eta musikaz gozatzeko aukera izango du Galdakaon bertaratzen denak. Ohi den bezala, emanaldiak girotzeko, herriko kaleetan ibiliko dira dantzariak, kalejira koloretsuan murgilduta. Galdakaotik Usansolo, Areatza eta Arrigorriagara ere joango dira aipaturiko taldeak.

Noiz eta non jakiteko: Andra Mari dantza taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu