MUSIKA

“Folkez Blai” lehiaketa abian, Ermuan

Folkez Blai lehiaketak zonalde hartako musika-taldeak eta folk estiloa sustatu nahi ditu. Horretarako Ermuko Udalak XIV. Folkez Blai lehiaketa bideratu du.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren kantuen grabazioa bidali beharko dute maiatzaren 15a baino lehen. Lobiano Kultur Etxean entregatu behar dira grabazioak, Ermuko Udalaren Kultura Sailaren egoitzan.

Aurkeztutako guztien artean, horretarako propio eratutako epaimahaiak sei talde aukeratuko ditu. Talde horiek kontzertuak egingo dituzte irailaren 13, 14 eta 15ean, Orbe Kardinalaren plazan. Sei finalistekin batera, iazko irabazleak eta folk musikan ibilbide luzea duen beste talde batek ere joko dute.

Talde finalista bakoitzak 400 euro jasoko ditu. Baina horretaz gain, sari nagusi bi egongo dira: Lehenengoa 3.000 eurokoa, eta bigarrena, 1.500 eurokoa. Gainera lehiaketaren irabazleak datorren urteko Folkez Blai eta GetxoFolk jaialdietan jotzeko aukera izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button