ARTEA

Smartphone bidezko argazkiak ikusgai Donostian

Smartphone bidez eginiko, prozesatutako eta partekatutako argazkien estreinako nazioarteko erakusketa ibiltaria da Mobile Eyephoneography. Orain, erakusketa ibiltari horren lehenengo bi edizioetako argazkiak paratu dituzte Donostiako FNAC dendan ekainaren 30a bitarte.

Orotara 24 argazki ikus daitezke, hiru argazkilari bakoitzeko: Carlein van der Beek (Holanda), Matt Burrows (AEB), Sion Fullana (España), Stefano Giogli (Italia), Marco La Civita (Italia), MissPixels (Kanada), Jordi V. Pou (España) eta Greg Schmigel (AEB).

Mobile Eyephoneography-ren antolatzaileek, gainera, gonbita luzatu dute erakusketa bisitatuko duten lagunek ekimenean parte har dezaten telefono mugikorrarekin argazkiak eginez, gero Eyephoneographyn bertan edo sare sozialetan argitaratzeko. Argazki onenak 50 euro eta erakusketaren katalogoa jasoko ditu.

Horretaz gainera, 16 eta 30 urte bitartekoek Young_Eye izeneko lehiaketan ere parte har dezakete. Oinarriak Eyephoneographyren webgunean irakur daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button