BESTELAKOAK

Flamenkoaren inguruko urteroko topaketa hastear, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoari hasiera emango dio asteburu honetan, eta hil osoan luzatuko da. Bertan dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiak antolatu dituzte.

Diogun bezala, ekimena larunbat honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, flamenkoa kalera aterako duen Tablaoa Kalean saioarekin. Eszenatokia Areatza izango da, eta bertan Sandra Calderón kantaoreak eta Marcos Teira (gitarra) arituko dira.

Datorren asteko asteburuan, irailaren 10ean, Bilboko Elizbarrutiko Museoan Aitor Escobar gitarra joleak Origen ikuskizuna aurkeztuko du. Irailaren 17an, Bidebarrieta Kulturgunean izango da hurrengo hitzordua Miguel Rosendoren taldearen eskutik.
Ekimenaren 2016ko edizioak Bilborock aretoan izango du amaiera irailaren 24an, Cambera dantza flamenko konpainiarekin.

www.kulturabarrutik.eus  webgunearen bitartez bestelako datuak eskuratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button