MUSIKA

Flamenkoaren inguruko topatzea irailean, Bilbon

Bilboko Udalak Una Ría con Duende topaketa flamenkoen beste edizio bat abian jarriko du irailean. Horri esker, gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerretan parte hartu ahalko da. Tailer horietakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek abuztuaren 25era arte eman ahal izango dute izena.

Ikastaroak Marina Perea bailaoreak, Jeronimo Utrilla txalo espezialistak, Chaparro de Malaga gitarra jotzaileak, edo Cristina Lopez Gomez kantaoreak emango dituzte. Klaseak, taldeen arabera, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira astelehenetik ostiralera, eta goizeko 11:30etik 13:30era larunbatetan, San Frantziskoko udaltegian.

Dantza flamenko tailerrak irailaren 12an hasiko dira, eta Carmela Riqueni eta Marina Perea bailaore eta Dantza Flamenkoaren Koreografian eta Interpretazioan lizentziatua izango dira irakasleak. Txalo eta konpas ikastaroak irailaren 16an hasiko dira, flamenkoan espezializatuta dagoen arren jazz-latino eta jazz-flamenko taldeetan ere aritu den Yuyo Leon musikari profesionalak emango ditu. Gitarra masterclass bat ere programatu da irailaren 19, 20 eta 21erako. Chaparro de Málaga izango da horren arduraduna.
Prestakuntza, Cristina Lopez Gomez kantaore katalanak irailaren 26tik aurrera emango duen masterclass-arekin osatuko da.

Ordutegiak eta bestelako informazioa: Kulturabarrutik

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button