Nontzeberri

Flamenko musika biltzen duen “Xarma duen itsasadarra” topaketa, Bilbon

Bihar bertan, hilak 12, abiatuko da Bilboko Udalak antolatzen duen Xarma duen Itsasadarra jaialdiaren XV. edizioa. Hilabete honetako larunbatetan, flamenkoaren musikak hartuko du hiria  lehen mailako emanaldiekin.

Diogun bezala, bihar, hilak 12, hasiko da jaialdia Juanjo Navasek Bidebarrietako Liburutegian 20:00etan eskainiko duen kantaldiarekin. “Juanjo Navas Bilbokoa da, eta bera da liderra Bilboko flamenkoaren arloan: hainbat sorkuntza proiektu medio, musika mota horretan ospea bildu du Euskadiko eta inguruko publikoaren artean”..

Irailaren 19an, Carmen Cepero eta bere talderen txanda izango da Flamenkoa gure ama lurrean izeneko ikuskizunarekin. Bertan ere, Rafa Jimenez gitarran, Jose de Pasaia kantuan, Rafita Jimenez txaloka eta Dori Lansorena izango dira.

Programaren amaiera Flamenco A’ hora ikuskizunak ekarriko du. Bilborocken izango da hilaren 26, 20:00etan, eta Adriana Bilbao flamenko-dantzari bilbotarrak egingo du. Berarekin Gabriel Matias, Jerezko Jaialdiko Dantza Flamenkoaren Nazioarteko Lehiaketako bakarlari profesional onena, Jose Almarcha gitarra-jolea eta Francisco Trinidad El Trini kantaria arituko dira.

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

Exit mobile version