IKUS-ENTZUN

“Fish Tank” filma FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Fish Tank filma proiektatuko du bihar 19:45ean Indautxu Plazako El Carmen aretoan. Filma Andrea Arnold zinemagile ingelesak zuzendu zuen, eta 2009an estreinatu zen.

Lars von Trierren bidez ezagutarazi zuen bere burua Andrea Arnold britainiarrak. Zinemagile daniarraren ekoiztetxeak bere lehen film luzea (Red Road) finantzatu eta horrekin lortutako oihartzunari esker bide propioa segitu ahal izan du zinemagile gazteak.

Film interesgarri horrek mendekua eta bakardadea jorratzen zituen. Horren bitartez, Arnoldek erakutsi zuen bere iturri eta eredu hurbilenak Mike Leigh eta Ken Loach zinemagileak zirela. Fish Tank esaterako, bigarrenaren eraginak nabarmenak dira. Izan ere, zuzendari gaztea Arnold Loach berria izan daitekeela esan omen dute hainbat ahotsek, baina estilo finagoarekin.

Fish Tank-ek Cannesko epaimahaiaren saria eskuratu zuen iaz. Horretaz gainera, film onenari emandako Bafta saria ere jaso du. Horrek guztiak erakusten du zuzendari sendoa dela, gauzak tentuz egiten saiatzen dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button